Capa

Zipotz

Josephine, Mark Tradução: Zubillaga, Naroa
ASTIBERRI
09 / 2024
9788419670960
978-84-19670-96-0
Basco
Txikiberri
ESPANHA
Últimos 60 dias
Literatura infantil: de 0 a 12 anos

Sinopse

Hau da hau ezustekoa! Mapatxeena izandako etxera auzokide berri bat iritsi da. Pinpirin eta gainerako auzokideek (pinguino erregeak, koartzek eta untxiek) bisitan joatea erabakiko dute. Zipotzek, ordea, halaxe izena duela jartzen baitu postontzian, hotz samar hartuko ditu. Lanpetuta dago, eta ez du ulertzen zer dela eta ezagutu behar dituen auzokideak eta haien lagun egin… Zipotzek ez du lagunik! Nahiago ditu lokatz-putzuak, arrain ustela edo zuloak egin. Pinpirinek, baina, ideia ezin hobea izan du: Zipotzek praktikatu egin behar du bisitak jasotzen ikasteko! Josephine Markek 'Txangoan Txiripaz' (Astiberri, 2023) idatzi zuen, eta orain berriz disfruta dezakegu egile alemanak horren berea duen marrazketaz, pertsonaia bitxiez eta hainbat interpretazio-geruza eskaintzen dituen istorio batez. 'Zipotz' egokitzapen bat da, oinarrian alemanez idatzitako Der 'Bärbeiss' gazteentzako liburu ezagunak baitauzka, Annette Pehnt idazleak idatziak eta Hans Christian Andersen sariaren irabazle Jutta Bauer-ek ilustratuak. Liburu horiek ez daude ez euskaraz eta ezta gaztelaniaz ere. Josephine Markek komiki goxo bat sortu du, oso gustagarria Tove Jansson egilearen mumindar-zaleentzat. Istorio honetan kontatzen zaigu nola iristen den Zipotz —guztiengandik aldenduta bizi den erretxina— Pinpirin alai eta atsegina bizi den komunitatera, hori guztia umore eta sentiberatasun handiz. Desberdina izanik, talde berri batera egokitu eta bertan integratzeko zailtasunak dituen edonoren istorioa izan liteke.